Gabonetako udaleku teknologikoak

 

Gabonetako Zientzia Txokoa ikusi EROSKETA ON LINE

 


UDALEKU TEKNOLOGIKOAK (7-14 urte)
Eureka! Zientzia Museoak gabonetan, Udaleku Teknologikoa antolatzen du, kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua. Hauek dira eskeintzen diren tailer ezberdinak: Minecraft eta Robotikako tailerrak, Lego Wedo eta Mindstorms Ev3. Guztiak Doplay ko profesionalen eskutik.





Adina 7-14 urte (2012- 2005 jaioak)
Izen-emate datak 1. txanda: abenduak 23, 24, 26 eta 27. 2.txanda: abenduak: 30, 31 eta urtarrilak 2 eta 3
Izen-emateak itxiko dira

1. txanda: abenduak 16an edo ezarritako aforoa betetzen denean.

2. txanda:abenduak 23an edo ezarritako aforoa betetzen denean.

Plazak Informazioa: 943 - 012478  telefonoan.
Izen-emateko HEMEN azaroak 1etik aurrera.
Lekua Eureka! Zientzia Museoa, Mikeletegi 43 Pasealekua. Miramon Parke Teknologikoa. 20009 Donostia.
Hizkuntza Elebiduna

1. txanda
  - abenduak 23, 24, 26 eta 27

2. txanda
  - abenduak 30 eta 31, urtarrilak 2 eta 3

TARIFA OROKORRA

ROBOTIKA ETA BIDEO-JOKOAK 1º txanda 2º txanda 1º + 2º txandak
JANGELARIK GABE - 08:30-13:30 130,00€ 130,00€ 245,70€
JANGELAREKIN - 08:30-15:00 170,00€ 170,00€ 321,30€

TARIFA MURRIZTUA (Gaztedi Kluba, museoko lagunak, familia ugaria, anai-arrebak eta Miramongo Parke Teknologikoko langileak)

ROBOTIKA ETA BIDEO-JOKOAK 1º tanda 2º tanda 1º + 2º txandak
JANGELARIK GABE - 08:30-13:30 120,00€ 120,00€ 226,80€
JANGELAREKIN - 08:30-15:00 160,00€ 160,00€ 302,40€

LUDOTEKA ZERBITZUA - Ordutegia luzatzeko aukera 8:00etatik 16:00etara

Aukerak 8:00-8:30 8:30-9:00 13:30-14:00 15:00-15:30 15:00-16:00
Zerbitzuaren prezioa 5€ / egun / haur KOSTERIK GABE 5€ / egun / haur 5€ / egun / haur 10€ / egun / haur

Ordutegia 9:00(8:30ean zaintza prezioaren barne) - 13:30 h.

9:00(8:30ean zaintza prezioaren barne) - 15:00h. Jangela zerbitzuarekin.

Zaintza 8:00-8:30 h./13:30-14:00 h. / Jangela ondoren 15:00-15:30 h./15:30-16:00 h. 5€ 1/2 ordu egun/haur bakoitzeko
Hizkuntza Elebitan

 



ROBOTIKA

7-10 urte - GABONETAKO PASAIA (1ra. Txanda)

1.- Makina txiki sortuko ditugu (espirofrafoak) “elur-malutak” sortzeko.

2.- Egin berri ditugun “elur-malutak” moztu eta margotuko ditugu. Hari batean (2 metrotako luzerakoak) 6 maluta itsatsiko ditugu “maluta haria” sortuz.

Irudian ikusi dezakegun bezala baina maluta gehiago hari bakoitzeko.

3.- “maluta hari” batzuk egin ondoren, denak hari orokor batean lotuko ditugu. Hari orokor hau polea batzuei esker gelaren punta batetik bestera jarriko dugu. Hari orokor asko sortu ditzakegu.

4.- LEGO WeDo erabiliz, hari orokor hauek mugituko ditugu alde batera eta bestera programa baten bidez. Bukle bat sortuz elurra ari duelaren itxura izango du.



11-14 urte - JOLAS ROBOTIKOAK (1ra. Txanda)

Jolas honen helburua asmakuntza eta programazio lanketa izango da. ARKADE moduko joku bat asmatuko dugu non zinta batetik datozen oztopoak saihestu beharko ditugu. LEGO MINDSTORMS EV3-rekin egingo dugu lan. Proiektua hutsetik eraikiko dugu gu geuk diseinua asmatuz.



7-10 urte - Animaliak non nahi! (2ra. Txanda)

Tailer honetan LEGO WeDo 2.0 erabiliz animali desberdinak diseinatu, muntatu eta programatuko ditugu. Azkenean animaliak bizitzeko zoo antzeko bat sortuo dugu eraiki ditugun animali guztiekin.

11-14 urte- RETO MARS ROVER (2ra. Txanda)

Mars Rover robotak 6 gurpil ditu (horietako 4 motorrekin). Muntatuko dugu. Txukuntasunez eta gurpilak sinkronizatuta mugitzeko behar den programazioak, zailtasun nahikoa du.

  • Muntaketaren lehenengo zatia guk proposaturiko modelo bat kopiatuz muntatuko dugu, bigarren atala, guztiz asmatutako izango da. Diseinua, ingenieritza eta programazioa.
  • Muntatu ondoren egin beharko dugun lehenengo gauza robota automatikoki mugitzea izango da sentsorek irakurtzen dutenaren arabera. Sentsorek jasotzen dituzten datuak gauza desberdinetarako erabiliko ditugu: mugimenduak, ekintzak...
  • Ondoren, urrutiko kontrola programatu ondoren, kontrolagailua eta robota elkar konektatuko ditugu Bluetooth-en bitartez.
  • Erronka desberdinak Marte itxurako tapiz baten gainean egingo ditugu.




MINECRAFT

8-14 urte - Granjas

Nekatuta bazaude geroz eta urrutiago joateaz baliabide bila zure Minecraft-eko munduan eta "Chuck" pila mugitu behar bazara gauza desberinak lortzeko, hau da zure tailerra.

Aurtengo gabonetan "baratza" desberdinak eraikitzen ikasiko dugu hainbat baliabide lortzeko, automatikoki eta etxetik gertu! MOBak erabiliko ditugu bolbora, Ender pearl, etab. lortzeko. Baita azenarioak, patatak, egurra, haragia eta abar lortzeko ere.

"Baratza mota asko daude eta ikasle ona bazara, mota bat baino gehiago ikasi ahalko dituzu."

SGainera, zure "java edition" mundua ekartzen baduzu, bertan egingo dituzu gero etxean berriz ez errepikatzeko.

Etor zaitez amaigabeak diren baliabideak lortzen ikasteko!

  • 1. Txanda: Janaria lortzeko “baratza automatikoak”.
  • 2. Txanda: Granjas automatizadas de materiales.

11-14 urte - Aventura

“Erdi Aroko kostaldeko herri batean esnatzen zara guztiz nahasturik eta desorientatuta… merkatariak entzuten dira, kaioen karrankak, jendea hizketan… ingurua ikertzera zoaz.”

Hau izan daiteke Minecraften sortuko dugun istoriaren hasiera. Erdi Aroko mapa batean hasiko gara lanean eta helburu desberdinak pentsatu beharko ditugu istorioari zentzua emateko.

Komando blokeak erabiltzen ikasiko dugu, jokalariak erabili beharko dituen objetu bereziak sortzen eta abar abenturan aurrera jarraitzeko.

Guzti hau mapa berean eraikiko dugu taldean denak batera sarea sortuz.

Zeure aventura sortu ezazu!

  • 1. Txanda: Istoria lineala sortuko dugu.
  • 2. Txanda: Galdutako 5 objetuak.
  • Erreserbak museoko harreran edo gure webgunean egin daitezke
  • Haurrak banaka apuntatu behar dira, hau da, haur bakoitzeko erosketa bategin behar da.
  • Txanda batean baino gehiagotan parte hartzeagatik ezartzen diren deskontuak, erosketa bakar batean egiten badira soilik aplikatzen dira. Aurrerago txanda gehiago erreserbatu edo beste zerbitzuren bat hartu nahi izanez gero (jangela edo zaintza), txanda bakarreko prezioa aplikatuko da.
  • Tarifa murriztuaren onuradun bazara, eskura izan ziurtagiria erreserba egiterakoan, honela, abonatu zenbakia, Gaztedi kontuko digitoak edota Familia Ugariaren txarteleko zenbakia erraz sartu ahal izango duzu.
  • Haurrak alergia edo elikagairen batekiko intolerantziarik baldin badu dagokion atalean jarri mesedez.
  • Erreserba amaitzerakoan, erosketa egin izanaren ziurtagiria jasoko duzu e-mail bidez eta aukeratutako txanda hasi baino astebete lehen, behin betiko konfirmazioa.
  • Dirua, taldea osatzen ez denean soilik itzultzen da.
  • Haurra gaixotuko balitz eta ondorioz aste osoan erreserbatutako zerbitzua ezin izango balu erabili, txandaren data aldatzeko aukera emango diogu edota kuota itzultzea ere eskatu dezake, medikuaren agiria bidalita.


Erreserba egin