Uda: Astronauten Akademia, Mission X

 

UDAKO ZIENTZIA TXOKOA UDAKO UDALEKU TEKNOLOGIKOAK  EROSKETA ON LINE ZAINTZA

 

 

Funtzionamendu protokoloa

astronauten akademia, Mission X

Astronauten Akademian astronomiaren eta astronautikaren munduan murgilduko gara, mundu liluragarria eta aldi berean ezezaguna, zeruaren sekretuak azalduz eta unibertsoaren ezagutzara hurbilduz. Astronomiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu, baita zerua begi hutsez ezagutzen ere, behaketaren, ikus-entzunezko materialaren, jolasen eta eskulanen bidez.

Era berean, MissionX erronkan eta espazio-agentzien lehiaketetan parte hartuko dugu.



Adina 8-12 urte (2014 - 2010 jaioak)
Plazak Informazioa: 943 - 012478  telefonoan.
Izen-emateko apirilaren 21etik aurrera (hemen).
Datak

Ekainaren 27tik irailaren 2arte.(Txandak asteka izango dira)

 

Lekua Eureka! Zientzia Museoa, Mikeletegi 45 Pasealekua. Miramon Parke Teknologikoa. 20009 Donostia.
Hizkuntza Elebiduna (euskara-gaztelania). Euskara lehenetsia.
Zaintza Zerbitzua 8: 00etatik 9: 00etara, edukiera mugatuarekin( 15 haur) ekainaren 27tik uztailaren 29ra eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra.

Ekaina
 


- (1º) Ekainak 27tik Uztailak 1era

Uztaila
 

- (2º) Uztailak 4tik 8ra
- (3º) Uztailak 11tik 15era
- (4º) Uztailak 18tik 22ra
- (5º) Uztailak 26tik 29ra

Abuztua
 

- (6º) Abuztuak 1etik 5era
- (7º) Abuztuak 8tik 12ra
- (8º) Abuztuak 16tik 19ra
- (10º) Abuztuak 22tik 26ra

Iraila
  - (11º) abuztuak 29tik irailak 2ra

TARIFA MURRIZTUA (Lagun Txartela, Gaztedi Kluba, Familia Ugaria, monomarentalak, anai-arrebak, Miramon Parkeko enpresetako langileak eta guraso bakarreko familiak- deskontu ez metatuak)

JARDUEREN PREZIOA 5 EGUNEKO TXANDA 4 EGUNEKO TXANDA
JANGELARIK GABE - 9:00 - 13:30 124€ 99€ 
JANGELAREKIN - 9:00 - 15:00 174€ 139€ 
ZAINTZA ZERBITZUA - 8:00 - 9:00 30€ 24€

TARIFA GENERAL

JARDUEREN PREZIOA 5 EGUNEKO TXANDA 4 EGUNEKO TXANDA
JANGELARIK GABE - 9:00 - 13:30 132€ 108€
JANGELAREKIN - 9:00 - 15:00 183€ 148€
ZAINTZA ZERBITZUA - 8:00 - 9:00 30€ 24€
 ORDUTEGIAK ZERBITZUAK
8:00 - 9:00 ZAINTZA
 9:00-13:30 EKITALDIAK
9:00-15:00 JANGELAREKIN


Astronauten Akademian astronomiaren eta astronautikaren munduan murgilduko gara, mundu liluragarria eta aldi berean ezezaguna, zeruaren sekretuak azalduz eta unibertsoaren ezagutzara hurbilduz. Astronomiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu, baita zerua begi hutsez ezagutzen ere, behaketaren, ikus-entzunezko materialaren, jolasen eta eskulanen bidez.

Era berean, MissionX erronkan eta espazio-agentzien lehiaketetan parte hartuko dugu.

 
Ekaina
 

- (1º) Ekainak 27tik uztailak 3ra (A)

Uztaila
 

- (2º) Uztailak 4tik 8ra (B)
- (3º) Uztailak 11tik 15era (C)
- (4º) Uztailak 18tik 22ra (D)
- (5º) Uztailak 25tik 29ra (E)

Abuztua
 

- (6º) Abuztuak 1etik 5era (A)
- (7º) Abuztuak 8tik 12ra (B)
- (8º) Abuztuak 15etik 19ra (C)
- (9º) Abuztuak 22tik 26ra (D)

Iraila
  - (11º) abuztuak 29tik irailak 2ra (E)
 
A gaia
 

- Egonaldiak beste mundutan: Gure Eguzki Sistemaren mundu ezberdinak ezagutuko ditugu, zein ezaugarri, gune eta fenomeno dituzten mundu horietan ezagutu beharrekoak, baita erabiliko dugun garraiobidea eta bidaia-denbora ere. Datu horiek guztiak bildu ondoren, gure planeten arteko turismo-azoka sortuko dugu.

B gaia
 

- Eguzkia izeneko izar bat:  Eguzkiak gure planetan bizi ahal izateko argia eta beroa ematen digula badakigu, baina saio honetan gure izarra sakonago ezagutuko dugu Lurraren mugimenduetatik eguzki-jardueraraino errepasoa eginez, baita behaketa-metodoak ere.

C gaia
 

Bizitza espazioan: Nork ez du inoiz amets egin astronauta izatearekin? Astronautentzako akademiaren modulu honetan espazioko bizi-baldintzak ezagutuko ditugu: nazioarteko estazio espaziala (ISS), hango bizimodua, astronauta izateko baldintzak eta horrek eskatzen duen prestakuntza.

D gaia
  Zeruaren istorioak: Zerua kultura klasikoko mito eta kondairei erreferentzia egiten dieten konstelazioz beteta dago, baina ez dira kontatzen dizkigun istorio bakarrak. Historian zehar, kultura bakoitzak izarretan islatu ditu bere sinesmenak. Modulu honetan konstelazioak zer diren jakingo dugu, garrantzitsuenak ezagutzen ikasiko dugu eta beste zibilizazio batzuek zerua nola ikusi zuten ezagutuko dugu.
E gaia
 

- Lehenengo izarretatik gaurko Unibertsora: Unibertsoa ez da beti gaur egun ezagutzen dugun bezalakoa izan, lehen izarrak jaio zirenetik gaur egun ezagutzen ditugun galaxien sorreraraino eboluzio bat egon da. Modulu honetan izarren bizitzaz, galaxiez eta horiek aztertzeko gaur egun ditugun baliabideez hitz egingo dugu.

 

 

  • Erreserbak museoko leihatilan edo gure webgunean egin daitezke.
  • Udalekuen hizkuntza ingelesa izango da eta planetariumeko saioetan euskarak izango du lehentasuna.
  • Tarifa  murriztuaren onuraduna bazara, ez ahaztu LAGUN txartelaren zenbakia eskura izatea, Gaztedi kontuaren digituak, Miramongo Parke Teknologikoko langilea zarela frogatzen duen agiria. Familia Monomarentala edo Familia Ugariaren txartelaren zenbakia adierazteko.
  •  Erreserba bukatutakoan, mezu elektroniko bat jasoko duzu erosketa egiaztagiriarekin eta jarduera hasi baino astebete lehenago, behin betiko berrespena.
  • Adi! Izen-ematea egiteko orduan eskura izan behar dituzun dokumentuak honako hauek dira: haurraren familia liburuaren edo NAN-aren dokumentu digitala , haurraren osasun txartelaren zenbakia eta haurrak jasoko dituzten pertsonen NAN zenbakia.
  • Covid-aren egoerak hala eskatzen badu, osasun-agintariek adierazitako beharrezko aldaketak eta protokoloak egin eta aplikatuko dira.

Erreserba egin