Jardueraren deskribapena: Zientzia eta dibertsioa, konbinazio perfektua
Udako Zientzia Txokoaren gai nagusia zientzia da. Dibertimenduaren bidez, ezagutza, jakin-mina, sormena eta irudimena sustatu nahi ditugu haurrengan, jolasaren, esperimentazioaren eta pentsamendu zientifikoaren bidez. Zientziarekiko jakin-mina piztu nahi dugu haurtzarotik, egunero hainbat zientzia-jarduera eskainiz. Hori guztia gure ingurune naturalarekin bat etorriz, eguraldia ona bada kanpoko jarduerak ere egingo dira.
Adinak
- 4tik 10urteraino (2018-2012an jaiotakoak)
- Taldeak jaiotze-urteen arabera dira (Txikiak, Ertainak eta Handiak)
Jardueren programak
Hona hemen egitarauan eskeintzen ditugun jardueretako batzuk: Zientzia ikuskizunak, museoko areto ezberdinetara bisitak, kirol jarduerak kanpoaldean eta planetarioko saioak. Gure jarduera-aukeran, hiru ASTE eskaintzen ditugu, gai desberdinekin: kimika, fisika, astronomia...
Txandak
Astebeteko txandak eskeintzen dira, ekainaren 27an hasi eta irailaren 2 arte, astelehenetik ostirala bitarte. Gure jarduera-aukeran, guztira, 11 txanda 3 ASTE GAI DESBERDINEKIN eskaintzen dira. Zenbait aste edo hilabete osoko erreserba egiteko prezio berezien eskaintza (erosketa bakar batean).
Ordutegia
Erabiltzaileen beharretara egokitzen diren ordutegi desberdinak eskaintzen ditugu: Berria! Zaintza Zerbitzua: ekainaren 27tik uztailaren 29ra eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra) 8: 00etatik 9: 00etara, edukiera mugatuarekin (15 haur). Zerbitzu hau aparte erosiko da.
ZAINTZA | 08:00-9:00 h. |
---|---|
1. ORDUTEGIA | 09:00 - 13:30 h. |
2. ORDUTEGIA | 09:00 - 15:00 h. |
Erreserbak internetez (EROSKETA ON LINE) edo museoko harreran egin (erosketa on-line lagundua) daitezke apirilaren 21etik aurrera. Gure balio erantsia, zientzia jardueren eskaintza, gune eta eraikin egokia eta esperientzia handiko monitoreak da dudarik gabe. Udalekuen hizkuntza elebiduna izango da, planetariumeko saioetan euskarak izango du lehentasuna. Jarduera zientifiko eta teknologikoez gain, programazioaren diseinuan gaitasun bigunak sustatzen dituzten jarduerak landu dira bereziki.
Informazio gehiago 943 01 24 78 telefonoan.
Oharrak:
- Haur bakoitzak bere ura eta hamaiketakoa ekarriko ditu, eta ezingo dira inola ere partekatu.
- Haurrak eguzkitako txanoarekin eta eguzkitako krema emanda etortzea gomendatzen da.
- Haurrak erropa troteroarekin ekarri eta izena jarri, ez daitezen galdu.
- Elikagaiekiko alergia edo intolerantzien berri eta euskararen jakinduria izen-emateko interneteko formularioan jakinarazi beharko duzue.
COVID-19 egoera: Nola funtzionatuko dugu?
Ekaina | |
---|---|
- (1º) Ekainak 27tik Uztailak 1era (A) |
|
Uztaila | |
- (2º) Uztailak 4tik 8ra (B) |
|
Abuztua | |
- (7º) Abuztuak 1etik 5era (C) |
|
Iraila | |
- (11º) abuztuak 29tik irailak 2ra (A) |
Semana A | |
- Paleontologia: Gizakiak ez gara gure planetako lehen biztanleak. Zein animalia bizi izan ziren gu baino lehenago? Nola bizi ziren? Bidaia bat egingo dugu denboran atzera hori guztia argitzeko. - Optika: Denok berdin ikusten al dugu argia? Zergatik ditu kolore desberdinak? Argiaren propietateak eta hainbat tresna optiko ezagutuko ditugu. |
|
Semana B | |
- Geologia: Nolakoa da gure Lurra barrutik? Eta kanpotik? Lurraren ezaugarriak eta egitura ezagutuko ditugu gaur. - Sua: Suaren propietate zirraragarriak ezagutuko ditugu esperimentuen bidez! - Animaliak: Ba al zenekien gure planetan milioika animalia-espezie bizi direla? Horietako batzuk ezagutu nahi? - Mekanika: Makinen sorrerak gure bizimodua erraztu du urteetan zehar. Horietako batzuk ezagutuko ditugu eta baten batean ibiliko gara! |
|
Semana C | |
- Ura: Bizirako eta gure bizimodurako ezinbestekoa den likido honekin esperimentuak egingo ditugu. |
0º | Zaintza 08:00-9:00 |
---|---|
1º | 09:00 - 13:30 h. |
2º | 09:00 - 15:00 h. |
Bi hizkuntzatan izango da eta jangela zerbitzua ere eskuragai dago.
TARIFA MURRIZTUA (Lagun Txartela, Gaztedi Kluba, Familia Ugaria, monomarentalak, anai-arrebak, Miramon Parkeko enpresetako langileak eta guraso bakarreko familiak- deskontu ez metatuak) | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
TARIFA OROKORRA | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
- 2018. urtean jaiotako haurrek ordezko arropa ekarri beharko dute.
- Erreserbak museoko leihatilan edo gure webgunean egin daitezke.
- Udalekuen hizkuntza ingelesa izango da eta planetariumeko saioetan euskarak izango du lehentasuna.
- Tarifa murriztuaren onuraduna bazara, ez ahaztu LAGUN txartelaren zenbakia eskura izatea, Gaztedi kontuaren digituak, Miramongo Parke Teknologikoko langilea zarela frogatzen duen agiria. Familia Monomarentala edo Familia Ugariaren txartelaren zenbakia adierazteko.
- Erreserba bukatutakoan, mezu elektroniko bat jasoko duzu erosketa egiaztagiriarekin eta jarduera hasi baino astebete lehenago, behin betiko berrespena.
- Adi! Izen-ematea egiteko orduan eskura izan behar dituzun dokumentuak honako hauek dira: haurraren familia liburuaren edo NAN-aren dokumentu digitala , haurraren osasun txartelaren zenbakia eta haurrak jasoko dituzten pertsonen NAN zenbakia.