Inauteriko zientzia txokoa

Adinak
- 4tik 10 urteraino
- 2016-2009an jaiotakoak (2016an jaiotakoek familiako liburua ekarri beharko dute)

Jardueren programak
Hona hemen egitarauan eskeintzen ditugun jardueretako batzuk: Zientzia ikuskizunak, eskulanak, museoko areto ezberdinetara bisitak eta planetarioko saioak.

Eguna
Otsailak 24
 
Ordutegia
Ordutegia 9:00- 13:30 h.

9:00 -15:00 h. Jangela zerbitzuarekin

Zaintza 8:00-16:00 h.  (8:30-9:00 doan)5€ 1/2 ordu /haur bakoitzeko
Hizkuntza Elebitan
Zerbitzu hauek guztiak internet bidez edo museoko harreran erreserbatu daitezke Gure balio erantsia, esperientzia handiko monitoreak, gune eta eraikin egokia eta zientzia jardueren eskaintza da dudarik gabe.

Arauak:

- Deskontuak ez dira metatuak
- Tarifa murriztua: Eureka!-ko Lagunak, Gaztedi Kluba, Familia Ugaria, anai-arrebak eta Miramon Parke Teknologikoko langileak
- Ez ahaztu hamaiketakoa ekartzea
- Behin erreserba egin ondoren, dirua ez da itzultzen, museoari ez bazaio justifikatuta dagoela iruditzen.
- Erreserbak ezin dira egin ordainketa (internet bidez edota takilan) egin aurretik.
Informazio gehiago 943 01 24 78 telefonoan.

Oharrak:

- Elikagaiekiko alergia edo intolerantzien berri eta euskararen jakinduria izen-emateko orrian zehaztu beharko duzue. 

!--Aurreko edizioak-->

TARIFA OROKORRA

  TARIFA OROKORRA TARIFA MURRIZTUA
JANGELARIK GABE - 08:30-13:30 19,00€ 17,00€
JANGELAREKIN - 08:30-15:00 29,00€ 27,00€
* TARIFA MURRIZTUA ( Eureka!-ko Lagunak, Gaztedi Kluba, Familia Ugaria, anai-arrebak)


LUDOTEKA ZERBITZUA - Ordutegia luzatzeko aukera 8:00etatik 16:00etara

Aukerak 8:00-8:30 13:30-14:00 15:00-15:30 15:00-16:00
Zerbitzuaren prezioa 5€ / haur 5€ / haur 5€ / haur 10€ / haur


  • Izen-emate epea ekintza hasi baino lau egun lehenago itxiko da goizeko 10:00etan.
  • Erreserbak museoko harreran edo gure webgunean egin daitezke
  • Haurrak banaka apuntatu behar dira, hau da, haur bakoitzeko erosketa bategin behar da.
  • Tarifa murriztuaren onaradun bazara, eskura izan ziurtagiria erreserba egiterakoan, honela, abonatu zenbakia, Gaztedi kontuko digitoak edota Familia Ugariaren txarteleko zenbakia erraz sartu ahal izango duzu.
  • Haurrak alergia edo elikagairen batekiko intolerantziarik baldin badu dagokion atalean jarri mesedez.
  • Erreserba amaitzerakoan, erosketa egin izanaren ziurtagiria jasoko duzu e-mail bidez eta aukeratutako txanda hasi baino astebete lehen, behin betiko konfirmazioa.
  • Dirua, taldea osatzen ez denean soilik itzultzen da.
  • Haurra gaixotuko balitz eta ondorioz aste osoan erreserbatutako zerbitzua ezin izango balu erabili, txandaren data aldatzeko aukera emango diogu edota kuota itzultzea ere eskatu dezake, medikuaren agiria bidalita.


Erreserba egin