Planetario Urdina

Urrats bat haratago ematen dugu aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde. 2019ko uztailen aurrera Donostiako Eureka! Zientzia Museoak PLANETARIUM URDINA martxan jarri zuen. Saio hauek aniztasun funtzionala duten pertsonei bereziki zuzendutako zinema inmertsiboko saioak dira.

Horretarako, bai aretoak baita proiekzioak ere hainbat aldaketa izango dituzte saioa guztiontzat irisgarri izan dadin. Egokitzapen hauek bolumenaren murriztean edota argiren bat piztuta mantentzean datza ikusleak seguru sentitu daitezen. Helburua ingurune lagunkoi bat eraikitzea da non emozioak beldurrik gabe adierazi daitezken eta askatasun osoz mugitu.

Hurrengo proiekzioak:

Otsailak 9, igandea, 11:30ean, euskaraz: Polaris (2D), pinguino eta artza baten abenturak gau polarra ulertzeko.

Maiatzak 10, igandea, 11:30ean, erderaz:  Kaluoka'hina: uharri sorgindua (2D), Uharri bat salbatzeko edozer gauza egiteko prest dauden animalia batzuen istorioa.

.- Ekainak 7, igandea, 11:30ean, euskaraz:  Alderantziz ibiltzen zekien neska (2D), mundua beste ikuspunturekin ikusten duen neska baten istoria.

Proiekzioak bi hilabetez behin izango dira eta hizkuntzak, euskara eta erdera, txandakatuko dira.

Prezioa 2,5€-koa da aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta tarifa arrunta, 3,5€-koa, gainontzekoentzat.

 

Read 101 times