Pertseiden azalpena Planetarioan

Beste behin ere, urteko izar-euririk ospetsuena iristen da, hots, Pertseidak.

Pertseiden meteoroak uztailaren 24tik abuztuaren 22ra arte ikus daitezke, baina izar-euri horren jarduera handieneko unea 2019an abuztuaren 12tik 13ra bitarteko gaua izatea espero da. Aurten, tamalez, fase handiko ilargiak zailduko du meteoroen behaketa.

2019ko abuztuaren 15ean Ilargi betea izango da. Horregatik, maximoaren gauean, Ilargiaren argiak, Pertseidak jarduera handieneko unean ikustea eragotziko du neurri handian.

nochemximoPerseidas2019 copia

Posición del radianete de las Perseidas en la noche del 12 al 13 de agosto hacia las 2 de la madrugada. 

Fenomeno hau egunero azalduko da Planetarioan eta  urte baterako lagun-txartel familiar baten lehiaketan parte hartu ahal izango da. 

Noiz: abuztuak 1etik 12ra: 11:45ean euskaraz, 12:15ean erderaz. Iraupena: 10 min. Doan museoko sarrerarekin. 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudian ikusten da Pertseiden erradiantearen posizioa abuztuaren 13ko goizaldeko 2ak inguruan. Ilargiak zailduko du meteoren behaketa.

Read 50 times