Planetario urdina

Urrats bat haratago ematen dugu aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde. 2019ko uztailen aurrera Donostiako Eureka! Zientzia Museoak PLANETARIUM URDINA martxan jarri zuen. Saio hauek aniztasun funtzionala duten pertsonei bereziki zuzendutako zinema inmertsiboko saioak dira.

Horretarako, bai aretoak baita proiekzioak ere hainbat aldaketa izango dituzte saioa guztiontzat irisgarri izan dadin. Egokitzapen hauek bolumenaren murriztean edota argiren bat piztuta mantentzean datza ikusleak seguru sentitu daitezen. Helburua ingurune lagunkoi bat eraikitzea da non emozioak beldurrik gabe adierazi daitezken eta askatasun osoz mugitu.

Hurrengo proiekzioak:

- Urriak 6, igandea, 11:30ean, euskaraz:  Dinosauroen ilunabarra (2D), dinosauroei buruzko film entretenigarri bat.

Abenduak 8, igandea, 11:30ean, erderaz:  Buruz behera ibiltzen zen neska (2D), ingurua modu desberdin batez ikusten duen neska bati buruzko filma.

Proiekzioak bi hilabetez behin izango dira eta hizkuntzak, euskara eta erdera, txandakatuko dira.

Prezioa 2,5€-koa da aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta tarifa arrunta, 3,5€-koa, gainontzekoentzat.

Read 194 times