II. Astronomiaren hastapenei buruzko ikastaroa planetarioan

Datorren udazkenean II. Astronomiaren hastapenei buruzko ikastaroa Planetarioan izango da.

5 hitzaldi izango dira ikastaro honetan eta helburua, Planetarioko sistema digitalaren laguntzaz, Unibertsoaren oinarrizko ezagutzak berrestea da. Gaiak hauek izango dira: astroen ageriko eta benetazko mugimenduak, Ilargia, Lurra eta Eguzkia, Eguzki-Sistema eta espazio sakona.

Izen emateak Aulas Kutxa Kultur-en bitartez egingo dira irailaren 11tik 25era bitartean, link honetan: https://www.kutxakultur.eus/eu/aulas/

Read 71 times