Hurrengo asteetan zehar, Eureka! Zientzia Museoak 3.000.000garren bisitaria jasoko du. Museoaren historiako mugarri hau ospatu nahi dugunez, delako bisitaria sarituko dugu Eureka!n VIP esperientzia bat eskeiniz: museoan zehar bisita gidatu pribatu bat, gure simulagailuetan ibiltzeko aukera, museoko jatetxean bazkari bat, urteko harpidetza doan eta astronomiari lotutako opari bat dituena. Datozen asteetan zatoz museora, 3M bisitaria izan zaitezke eta!