2022ko udako jarduerak

Zientzia-ikuskizunak, bisita gidatuak, saioak planetariumean eta errealitate birtualeko simulagailuak

Heldu da Aste Santua Eurekara! Bide batez, hainbat jarduera berezi eskaintzen dizkiegu haurrei eta helduei, familian edo lagun artean ondo pasatzeko.

Zer bisitatu Eureka! Zientzia Museoan

  • 8 areto desberdinek osatzen dituzten erakusketa iraunkorra.
  • Animalia aretoa daukagu, publiko mota guztietara zuzendua eta gune honetan ekosistema desberdinak eta bertan bizi diren animalia ezberdinenak ezagutzeko prestatua.
  • Planetarium digitala ere badaukagu, askotariko karteldegia duena, familientzako eta astronomia zaleentzako modukoa eguzki-sisteman bidaiak egin ahal izango ditutu, eta kupula osoan ikusi.
  • Simulagailuak, 300m2-ko eremu ludikoa dugu, bisitaria sentsazioz beteriko mundu batera eramaten duena. Familia eta gazteentzako ezin hobea da. Gure eskaintzan: MAXFLIGHT hegaldi-kabina eta errealitate birtualeko azkenengo simulagailuak. Eta ez ahaztu gure errusiar mendian ibiltzea!

Jardueraz betetako programa

Gure udako agendan askotariko zientzia ikuskizunak, animazioak, Animaliarako bisita gidatuak eta planetarium digitaleko proiekzioak 4 hizkuntzetan eskaintzen ditugu.

Kokapena eta zerbitzuak

Eureka! Zientzia Museoa, Donostiako erdigunetik 15 minutura eta ingurune natural batean kokatzen da. Bere zerbitzuen artean jatetxea eta doako aparkalekua nabarmentzen dira. Gainera, gertu,  hiriarekin lotzen dituzten autobusak daude L17, L28, L31 eta L35.

Eureka! Zientzia Museoa publiko guztiarentzat da (4 urtetik gorako haurrak). Gure eskaintzaren artean museorako sarrera, planetariumerako sarrera, konbinatua, Lego tailerrak eta simulagailuen sarrerak ditugu.

Udako ordutegia (ekainak 27tik irailak 6ra) 

Egunero irekia, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara eta asteburu-jai egunetan 10:00etatik 20:00etara.